Entradas

e-paperzorroa

Imagen
Kaixo! Gaurko sarreran blogari amaiera emateko momentua heldu egin da, eta horregatik, kurtso honetan emandakoaren laburpena egingo dut, aipatutako guztiaren arteko loturak argituz.  Jada dakizuenez , Gasteizko magisteritza eskolan ikasten ari naizen neska naiz, zehazki Lehen Hezkuntzako gradu hirueleduna. Lehen kurtsoko bigarren lauhilabetean Didaktika Orokorra ikasgaia kurtsatu dugu eta bertan oinarritzen da blog honen informazio guztia.  Kurtso honetan emandako lehenengo pausuak curriculum txokoaren barruan egindako hainbat sarreren bidez aurkeztu genituen, Aingeruk proposaturiko gorputz tailerra delakoan.  Alde batetik, gorputzak landu egin genituen Esther Ferrer -en bideo bat ikustean eta horren inguruko hausnarketa pertsonala egiterakoan. Artista donostiar honek  performance -ak egiten ditu eta, horregatik, gorputzaren inguruko gai asko lantzeko aukera paregabea da. Hala ere, bideo hauek ikusteak beste proiektu baterako behar genuen denbora luzatzeko balio izan z

Ebaluazioa

Imagen
Kaixo guztioi! Gaurko sarreran pasaden astean landu genuen alderdi bati buruz hitz egingo dut: Ebaluazioa. Hezkuntza arloan betidanik ebaluazioaren garrantzia azpimarratu digute eta horregatik, gure etorkizuneko irakasle praktikan horren beharra izango dugula dirudi. Izan ere, sarrera honetan horren inguruko informazioa laburtuko dut, zehazki Leon Unibertsitatik argitaratutako "Buenas prácticas docentes" liburutik. Hasteko, Espainiako irakaskuntzan aurkitzen diren 2 arazo nabarmendu behar dira: a) ebaluaketa terminoa erabiltzen da kalifikatzearen ordez eta b) irakasleak eta gurasoak kalifikazio hauen inguruko dependentzia ikaragarria dutela. Hori dela eta, argi jakin behar dugu ebaluatze eta kalifikatze terminoen esanahia, bestela beti gaizki erabiliko ditugulako eta ez garelako kontziente izango ebaluatzeak ez duela kalifikazioaren beharra. Gainera, gehienetan, kalifikaziorik gabe ebaluatzean gure ikastaldearen ikaskuntza prozesua hobea izateko ohitura dago. 

Ikaskuntza kooperatiboa

Imagen
Ongi etorri! Blogean sartu egin bazarete ikusi egingo zenuketen azkenengo post hauetan hezkunta bideratzeko metodologia desberdinei buruz hitz egiten egon garela. Izan ere, gaurko sarreran azkenengo metodologia bat aipatuko dugu: Ikaskuntza Kooperatiboa. Azalduko dudan informazioa  bideo honetan  oinarrituta egongo da.  Ikaskuntza kooperatiboa taldeen bidezko praktika bultzatzen duen sistema da. Ikasle talde hauek irakasleek ezarritako epe luzerako helburu bat bete behar dute, ondorengo pausu hauek jarraituz: Hasteko, analisi orokorra edo azterketa sakon bat egiten da, mapa orokor bat egiteko asmoarekin, eta gero, lanean hasten dira. Taldeetan egindako lan hau irakurketa partekatuaren bidez egiten da, ikasle bakoitzak idatzitakoa altuan irakurri egiten dutelako gainontzekoek esandakoa ulertzeko eta guztien artean lana osatzeko. Hala ere, beste hainbat metodo erabiltzeko aukera dago, hala nola; "puzzle" ariketa, non gaien bidezko ariketak osatu egiten dira. Arg

Kasuetan oinarritutako metodologia

Imagen
Ongi etorri sarrera honetara! Gaurko klasean emandako azalpenari erreferentzia eginez, kasuetan oinarritutako metodologia landu egingo dugu. Metodologia hau kasu bat aurkeztean hasten da, baina, bizitzan sortu daitezken problema desberdinen multzo batean oinarritu egiten da, horren inguruan ikasleek analisi bat egin dezaten horiek konpontzen ikasteko. Erabilpen metodoari dagokionez, esan dezakegu sistema pedagogiko aktiboa dela ikasleek parte hartuz eta era aktiboan lan egin behar dutelako. Gainera, irakasleek metodologia hau aurrera eraman dezaten sormena, ikaskuntza aktiboa, formazio integralaren araberako kezka, taldeen maneiarako trebetasuna, ikasleekiko komunikazio ona eta bokazioa kontuan hartu behar dute. Prozesu honekin hasteko, orokorrean kasua idatzi baten bidez aurkezten da eta han pertsona, familia, talde edo enpresa baten egoera azaldu egiten da. Idatzi honetan, ez dira erantzun zehatzik aipatuko baizik eta erreflexionatzeko eta analizatzeko aukera ematen d

Arazoetan oinarritutako metodologia

Imagen
Ongi etorri berriro!  Gaurko sarreran Arazoetan Oinarritutako Metodologia (Problem Based Learning) landu egingo dugu, hezkuntza sisteman finkatzen ari den metodologia delako.  Hasteko, PBL-a irakaskuntza-ikaskuntza estrategia bat da non edukien eskurapena eta konpetentzien, jarreren eta baloreen garapena ahalbidetzen da. Hortaz, ikasketek ikaslea oinarritzat hartu behar dute. Metodologia honetan, ikasketa lanbide-ingurunean edo mundu errealean gertatuko diren arazoetan oinarritu behar da horrela ikasleen motibazioa sustatu egiten delako, arazoak ikasketarako sustagarriak baitira. Hezkuntza metodo honetan, irakaslearen errola laguntzaile, gidari, mentore, aholkulari, bideratzaile, erraztailea da, ikasleei euren atazak aurrera eramateko aukera emanez.  Metodologia honetan memorizazioa landu beharrean, interesen bidezko ikasketa lantzen da. Gainera, ikasleen pentsamendu kritikoa sustatzen saiatzen da. Pentsamendu kritiko hau informazioaren prozesamendu ego

Proiektuetan oinarritutako metodologia

Imagen
Ongi etorri sarrera honetara! Gaurko sarreran aste hauetan landu ditugun metodologiekin hasi egingo naiz, zehazki proiektuetan oinarritutako metodologiarekin. Hezkuntza metodologia honetan hainbat ekinta aurrera eramateko aukera ematen da, umeen garapen osoa landuz.  Hasteko, proiektuetan oinarritutako ikaskuntza ez da metodo, pedagogia edo formula zehatz bat finkatzen duen sistema, baizik eta, ikaskuntza era globalean ulertzeko modua da. Hezkuntza honen bitartez, ezagutza orokorra eta integroa/osoa lortzen da diziplina edo arloen arteko bereizketa egiten ez delako, eta, horrela, ikasleek lan-ereduan eta giza ereduan bertakotzen dira. Proiektuen funtzio nagusia hezkuntza edukiak sailkatzeko estrategiak eratzea da, informazioaren tratamendua eta ikasleriaren interesguneak kontuan hartuz. Hortaz, lan-proiektuetako curriculum-aren antolakuntza proposamen bat ekintza multzo batean bihurtzeko erabiltzen da. Gainera, ikasleen identitateen, ikasteko inguruaren eta ikasgaien

Konpetentziak

Imagen
Kaixo! Gaurko sarreran José Sacristan eta José Moya-ek egindako hausnarketei inguruen hitz egingo dut. Sacristanen ideiak  bideo honetatik atera ditut, zehazki 40. segundutik 21. minutura arte. Moyaren inguruko laburpena, berriz, 3 bideoetan oinarrituko dut:  ¿Qué podemos entender por competencia?  ,  "Adquirir una competencia en el ámbito educativo" , eta  "¿Pueden las competencias mejorar el curriculo?" .  José Gimeno Sacritán Hasteko, Gimeno Sacristanek hasierako kontrakotasuna adierazten du konpetentzia terminoari bere ustez moda bat delako eta arrisku batzuk ekar ditzaketelako, errentabilitatea bilatzekotan gobernuak sorturiko gaua delako eta ez bereko ikaskuntza bultzatzeko. Gobernu hauen inguruan aipagarria da OCDa, haiek pertsona konpetenteak nahi dituztelako merkatuaren alde egiteko. Hala ere, gero konpetentzien onurak azaltzen ditu, esate baterako: Filosofikoki edo teoriko nahiko ondo daude jakintza zentzuduna sustatzen dutelako baina gero pr